XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Landes'etako basetxe apal baten nagolarik, EUZKO GOGOA deritxon aldizkingija arrtu dot, belutxu, beraz.

Eta bertan, nik idatziriko Idazki agirija argitalduba ikusi dot.

Aldi luze dala idatzita egualarik, ija aiztuta neukan.

Ni enaz arroputza, edo, beintzat, eneuke ixan gura; baña egizalia nazanezkero, nire idazkayari Zaitegi'k eta Ormatxea'k ezarri dautsaezan uarrak atsegin-ixan yatazala erakusteko enaz edozetarikoren bildurr.

Bata ta bestiari, beraz, opaldu daustezan itz bigun eta gozuakaitik, ¡anei eskarr!.

Zaitegi'k egiten daustazan uarrak egokijak dira, ta ni berarekin nago, batzuk eta bestiak, bakotxak gure erara euzkeraz idatzi biarr-dogula; baña bakotxak be gure ustiak zabaldu ta aldeztuteko eskubidea dogu, bestienai itzal-ixanik.

Zaitegi'k aldizkingijaren arrtezkarija danezkero, nire idazkayaren azpijan olako uarrak jarrtzeko bere-buru ta bere-esku da.

Ormaetxea'renak, ordez, nire idazkayaren azpijan jarrtzeko eztira ain egokijak, nire ustez.

Ormaetxea be, bere-buru ta bere-esku da nire idazkayari erantzuteko, baña nire idazkayaren azpijan jarrtzeko ez ainbeste.

Orrek erakusten dau Ormaetxea'k nire idazkaya begi-aurrian euki daula, argitaldu baño len, eta, jakiña, orrelan obari aundija dau eztabaida onetan.

Ezkagoz barrdintasunian.

Eztabaida orotan, adierazle bakotxak bere eritxija erakusten dau, ta gero, urrengo zenbakijan, ukatzalliak beria.

Olan, adierazle bijak barrdintasun berian dagoz, irakurrlien aurrian.

Orraitiño, baña, ni enaz orrekin mindu, bai ta bakarrik gauzak zelan ixan biarrko ziran, nire ustez, atzalduten dodaz.

Ni egijaren billa nabil, Ormaetxea dabillan lez, ta orregati edozein eztabaidetan eneuke nik obaririk ixatia.

Beraz, eztabaida au aurrera eruatekotan, egokijena au ixango zan: bakotxak zenbaki baten bere ustia argitaltzia, edo arrtezkarijak gura ba-dau, danak bata bestiaren ostian jarri ta azkentzeko Ormaetxea'k eta nik laburrpen bat egitia.

Baña dana dala, nik gaurko zenbaki onetan nire erantzuna atzalduko dot, naiz txatxarra ixanda be, nire adimenak erakusten daustan lez eta edozetariko gogo txar barik.

Txarrto esana, baldin ba-da, azketsi, ta arira noyan: 10.- Ez esan neri eusk idazten orain asi gerala diñostazu zuk aizkide maite.

Baña nik eneban olakorik esan.

Nik esan nebana zan Baña baten batzuk, oraingo aldijetan, Eusko, s'gaz erabiltzen asi dira, bere aldakuntzaren zegaitija erakutsi-barik.

Beraz, zuk nire esana aldatu dozu.

Eta ezta barrdin, ikusiko dozun lez.

Baita diñozu be auzi bi doguzala emen: 1) eusk ala euzk; 2) eusko ala euska.

baña nire auzija etzan ori, beste au baño?: eusko, ala euzko? Au be gero ikusiko dogu.

Nik eneban esan, ba, oraingo aldijetan baten batzuk eusk idazten asi dirala, oraingo aldijetan baten batzuk eusko s'gaz idazten asi dirala baño.

Eta au egi-egija da.

Antziñeko idazle guztijak euskera, euskara, Euskalerria ta abar idazten ebela nik ondo dakit.

Baña eusko ezeban iñok idazten, eta euzko Arana-Goiri'k eta bere jarraitzalliak.

Au be egi-egija da.

2'g.- Nik aipatutako amazazpi idazleren ordez (edo sei aski aipatuben ordez nai badozu), zuk amar aipatuten dozuz s'kin idazten ebenak, baña orrek ezeben eusko ta Euskadi erabiltzen.

Ori oraingo aldijetan bakarrik jazo da, ori da nik esan nebana.

Lenengo aldi aretan, Azkue'k eta Campíon'ek, esaterako, ezeben ez euzko ta ez Eusko, ez Euzkadi ta ez Euskadi erabiltzen, batzuk eta bestiak ezesten ebezalako.

Nik esan nebana zan - Gandia'ri buruz - aldi aretako euzkel-idazlerik geyenak Sabin'en ustiak ontzat arrtu ebezala, euzko ta Euzkadi idatzirik, eta baita be aldi aretan iñok ezebala eusko ta ez Euskadi idazten.

Batzuk, Euzkadi ta bestiak Euskalerria idazten eben, baña eusko ta Euskadi iñok ez.

Eta au be egi-egija da, ta azkenengo urterarrte eztogu olakorik ikusi.

Eta oraingo aldi onetan eusko edo Euskadi idazten asi diranak eztabe zegaitirik atzaldu, nik dakidala beintzat.